What is love!!

sábado, 28 de noviembre de 2009
Bideo hau klaseko batek erakutsi zitxigun ostegunen beste baten etxen farra botatzea atea baino lenuo. Ordurako ya kriston tajakin gitxeuden litruak in ta geo, ta bueno, faszinatu in zitxan jajaja kriston txorrada dek baino dana motibauta atea gintuan XDD

http://www.youtube.com/watch?v=SpwK3vFGJp0

Filipinetatik 2

miércoles, 25 de noviembre de 2009
Hau ere batzuek jada irakurriko zenuten e.mail bat da:
-----------------------------------------------------
Kaixo berriro ere!

Oraintxe jardun naiz aurrekoan bidali nizuen e-mailari begira eta aterrizatzeko garaia iritsi zela esaten nuela irakurri dut. Egia balitz...

Aurreko asteburuan Hong Kongera joan ginen Cebu Pacific konpainiarekin oferta bat zegoela aprobetxatuz eta hau ikusteko aukera izan genuen bada. Asiako Manhattama bezala kontsideratuta badago ere guri gehien gustatu zitzaiguna tenplo budistetako giroa zen. Hori bai pakea...

Honela bada tenplo eta janari txinatarra gozatzeko aukera izan genuen asteburuan zehar eta gero, hona itzulita, unibertsitateko martxa hartzeko garaia etorri zitzaigun.

Unia ameriketako kanpus tipikoa bezalakoa da, izan ere, filipinoek beraien eskola sistema Yankee-engandik hartu zuten. Bertako martxa gustoko dugu baina klaseei dagokienez EHUko martxara ohituta oso exigentea dela esango genuke. Egunero ditugu hainbat lan egiteko baina, aldi berean, astero dira "erasmus people"-en parrandak eta baita asteburuetako planak ere (hondartzara surfa egitera joan ziren batzuk asteburu honetan eta beste batzuk, aldiz, isla desertu batera lo egitera). Asteburu honetan gu izan gara Manila zaintzen gelditu garenak, izan ere, bazen garaia apunteei pasada bat eman eta irakurri beharrekoak irakurtzen jartzeko...

Hemendik askoz ere berri gehiagorik ez.

Espero denak ondo egotea Euskal Herri aldetik.

Muxu pila

Filipinetatik

miércoles, 11 de noviembre de 2009
e-mail gisara bidali nizuen testu hau bera, ustez. Ez bazaizue iritsi edo, besterik gabe, irakurri nahi badezue emen pegatuko det e-mailan esan nuna:

---------------------------------------------------------------------------

Hallons denoi!!!

Batzuk eskatuta eta, espero, denen interesarako, astetxo honetan eginikoaren eta bizitakoaren berri emateko idazten dizuet.
Jakingo dezuen bezela 22an atera baginan ere 27rarte ez ginan Manilara iritsi. Londresen 3 gau igaro genitun eta, bertan, betiko leku tipikoak ikusi genitun.

Manilara iritsita bada lehendabiziko gauza aukeratutako klaseak aldatzea izan zen, izan ere, EHUtik aukeratutako klaseak ezin genitun hartu "Grade" mailakoak dira eta... Gauzak horrela bada, ordutegiak aukeratu ahal izan genituen klaseak 2 egunetan kontzentratzeko.

Klaseak aukeratzeaz aparte etxe bat ere aurkitu genuen 6 hilabete hauetarako (guzti hau martxa filipinoan, hau da, gauza bakoitzarentzat egun bat hartuz) eta, guzti hau finkatuta, Bohol aldera joateko hegazkin txartelak erosi genituen 5 egun igarotzeko.

Oraintxe bada iritsi berri naiz handik, paradisutik! Alona Beachean finkatu ginen, Panglao uhartean, eta bertatik Tour ezberdinak egin ditugu. Egun batean delfinak eta uharte ezberdinak ikustera joan ginen eta baita zona babestu batean Snorkling egitera ere. Palazo arraiak eta milaka koloretako arrain eta koralak ikusi genituen eta baita dordoka bat ere, oso dotorea.

2. egunean barrualdeko tourra egin genuen eta Bohol barruko altxorrak ikusi genituen: Eliza kolonialak (esan beharra dago filipinoak OSO sinesdunak direla eta beraien elizez oso arro daudela), ohian eta ibai tropikalak, eta baita animali bereziak ere (Filipinetako Tarsier ezagunak, nire azal hila jan zuen tximuren bat, eta baita munduko 4. pitoirik handiena ere).

Bihar dugu uniko presentazioa eta berriro aterrizatzeko garaia izango da... Aix...

Bueno ba! Gauzak egin ahala saiatuko naiz hauen berri ematen

Besarkada handi bat
--
Beñat Aristi

Donnie Darko

domingo, 8 de noviembre de 2009


Bueno, ba ya lokalik ez zekaunez (ez, ez diat zaurian hurgatu nahi!), ezin dixkiat eraman gustatu zaixkiaken peliyak ostiraletan ikusteko... Hemen jartzen jungo nauk, hortaz:

Hasteko, Donnie Darko. Ez zekit norbaitek ikusi diken... Nik ez zekit zergatik pasa zaiaken horren desaperzibituta oain arte! Egitan, bideoklubea juten bazeate, eta ez badakizue ze hartu, hartu peli hau, ATZEKUA IRAKURRI ERE IN GABE! Nere istorioa:

Tears for fears-en "mad world" kantan bertsio berriya jaitsi nian, eta tituluan izena "mad world-donnie darko" huan... Informatu in nituan, baño oso azaletik, deskubritzeko donnie darko hori ez huala musikari bat, peli bat huala, nun "mad world" kanta ateatzen deken... Eta hor utzi nian. Ez galdetu zergatik, baño abogauen peli bat imaginatu nian, donnie darko izenakin. Eta bueno, nere pisukide mustard-ek (oso zinefilua dek, kriston pelikuloiak zezkak bere kolekziuan), gau batian komentatu zitxan donnie darko de puta madre zitxola... Eta galdetu nitxon ea zertaz zitxen... Eta ez zitxan erantzun. Esan zitxan beai gehiegi kontau zitxotela aurrenengo aldiz ikusi zinian. Nik enitxekin ezer, eta hor hasi nituan, abogauen peliya izan ber zina ikusten... Eta...

UNA PUTA PASADA. Oso oso ona. Arrarua, arrarua de cojones, eta bukaera oaindik ez diat ondo asimilatu, baño kriston pelikuloia. Iluna, berezia, musika oso azertatuakin... Eta ez, ez dizuet kontatuko zertaz ziaken... Soilik ikusi.

Faltan 28 días, 6 horas, 42 minutos y 12 segundos...


pd: Ez dek de puta madre geatzen Donnie Darko-n portada gure blog-ian? Koloriak etab. esan nahi dit. "Lokalika"-ko "O"-a ordezkatzia zekau portadagatik! Bueno, ok, sakrilegio bat dek!

Wrong Hole, by Scott Baio

domingo, 1 de noviembre de 2009
Bideo hau Mirenak erakutsi zitxigun lengo ostiralen, Bilbon gitxeuela.... kriston ona dek! Ze parrek bota genizkian... ai dios... etzekiat Mirenak nola dudatu zin si nos iba a gustar o no...

ai ba!! Izena: "Wrong Hole" Scott Baio-na.

p.d: ze ondo kantetzeikan tipak, que no?