Filipinetatik 2

miércoles, 25 de noviembre de 2009
Hau ere batzuek jada irakurriko zenuten e.mail bat da:
-----------------------------------------------------
Kaixo berriro ere!

Oraintxe jardun naiz aurrekoan bidali nizuen e-mailari begira eta aterrizatzeko garaia iritsi zela esaten nuela irakurri dut. Egia balitz...

Aurreko asteburuan Hong Kongera joan ginen Cebu Pacific konpainiarekin oferta bat zegoela aprobetxatuz eta hau ikusteko aukera izan genuen bada. Asiako Manhattama bezala kontsideratuta badago ere guri gehien gustatu zitzaiguna tenplo budistetako giroa zen. Hori bai pakea...

Honela bada tenplo eta janari txinatarra gozatzeko aukera izan genuen asteburuan zehar eta gero, hona itzulita, unibertsitateko martxa hartzeko garaia etorri zitzaigun.

Unia ameriketako kanpus tipikoa bezalakoa da, izan ere, filipinoek beraien eskola sistema Yankee-engandik hartu zuten. Bertako martxa gustoko dugu baina klaseei dagokienez EHUko martxara ohituta oso exigentea dela esango genuke. Egunero ditugu hainbat lan egiteko baina, aldi berean, astero dira "erasmus people"-en parrandak eta baita asteburuetako planak ere (hondartzara surfa egitera joan ziren batzuk asteburu honetan eta beste batzuk, aldiz, isla desertu batera lo egitera). Asteburu honetan gu izan gara Manila zaintzen gelditu garenak, izan ere, bazen garaia apunteei pasada bat eman eta irakurri beharrekoak irakurtzen jartzeko...

Hemendik askoz ere berri gehiagorik ez.

Espero denak ondo egotea Euskal Herri aldetik.

Muxu pila

1 comentarios:

Menditx dijo...

eee que jarto!!! hong konen!! ikusi dizkiat argazkiak ta ostia, q guapo!!! ba hi aprobetxatu hitzak farra oiek!! joder irla desertu batea lo itea... eske ke jarto.... hemendik kontu gutxi, nik behintzat, ostegunen Batan eon niatuan aristi!! ordubitatik bostak harte!!! jajajaja hori dek normaltasunetik kanpo in diten gauza bakarra.... ba ondo segi ta ikusi harte!!!

Publicar un comentario