e-mail gisara bidali nizuen testu hau bera, ustez. Ez bazaizue iritsi edo, besterik gabe, irakurri nahi badezue emen pegatuko det e-mailan esan nuna:
---------------------------------------------------------------------------
Hallons denoi!!!
Batzuk eskatuta eta, espero, denen interesarako, astetxo honetan eginikoaren eta bizitakoaren berri emateko idazten dizuet.
Jakingo dezuen bezela 22an atera baginan ere 27rarte ez ginan Manilara iritsi. Londresen 3 gau igaro genitun eta, bertan, betiko leku tipikoak ikusi genitun.
Manilara iritsita bada lehendabiziko gauza aukeratutako klaseak aldatzea izan zen, izan ere, EHUtik aukeratutako klaseak ezin genitun hartu "Grade" mailakoak dira eta... Gauzak horrela bada, ordutegiak aukeratu ahal izan genituen klaseak 2 egunetan kontzentratzeko.
Klaseak aukeratzeaz aparte etxe bat ere aurkitu genuen 6 hilabete hauetarako (guzti hau martxa filipinoan, hau da, gauza bakoitzarentzat egun bat hartuz) eta, guzti hau finkatuta, Bohol aldera joateko hegazkin txartelak erosi genituen 5 egun igarotzeko.
Oraintxe bada iritsi berri naiz handik, paradisutik! Alona Beachean finkatu ginen, Panglao uhartean, eta bertatik Tour ezberdinak egin ditugu. Egun batean delfinak eta uharte ezberdinak ikustera joan ginen eta baita zona babestu batean Snorkling egitera ere. Palazo arraiak eta milaka koloretako arrain eta koralak ikusi genituen eta baita dordoka bat ere, oso dotorea.
2. egunean barrualdeko tourra egin genuen eta Bohol barruko altxorrak ikusi genituen: Eliza kolonialak (esan beharra dago filipinoak OSO sinesdunak direla eta beraien elizez oso arro daudela), ohian eta ibai tropikalak, eta baita animali bereziak ere (Filipinetako Tarsier ezagunak, nire azal hila jan zuen tximuren bat, eta baita munduko 4. pitoirik handiena ere).
Bihar dugu uniko presentazioa eta berriro aterrizatzeko garaia izango da... Aix...
Bueno ba! Gauzak egin ahala saiatuko naiz hauen berri ematen
Besarkada handi bat
--
Beñat Aristi
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
buaaaa kabroooooon hori duk inbiriaaaaa!!!! ta oaindik hilabete batzuk geatze zaizkik... gu ordia hemen iadanik neguan gitxabek, eguraldi zerri batekin. Ba i ondo segi ta noiz behinka kontatu abenturanbat!! besarkada bat hemendik!!
Qué guapo, aristi! Jode, argazkiyak eon nauk ikusten facebook-en eta... Enbida (sana) puta bat! Bueno, hi, aprobetxau zak ahal deken guztiya, bildu ahal dituken momentu eta istorio guapuenak, gero guri hemen indidiz hiltzeko! Eongo gaituk, aristi!
Publicar un comentario